GLOSARIOA



Jolas heuristikoa

    Jolas heuristikoa, ekintza bat da non objektu desberdinak askatasunez manipulatzen eta konbinatzen dituen. Objektu hauek, objetu arruntak dira, ez dira didaktikoki ezarrita egon behar; hau da, ez dute didaktikoki helburu zehatzik izan behar. Era horretan, haurrek objetu horiek eskaintzen dituzten baliabide desberdinak aztertuko dituzte.

     Objektu hauek, baliabide anitz eskaintzeko, ezaugarri desberdinak izan behar dituzte: kolore eta forma desberdinak, pisu eta ehundura desberdinak... Garrantzitsua da objektu hauek naturalak izatea; bestela, lortuko dugun material gehiena plastikozkoa izango da eta horren ondorioz, ehunduraren aldetik haurrak ez du desberdintasunik aurkituko. Hala ere, naturalak ez diren materialak ere erabil daitezke.

Jolas sinbolikoa

Jolas honen bidez, umeak tentsioak eta afektuzko nahiak bideratzen ditu; Piagetek dionez, umeari barruko arazoak konpontzeko, beharrak betetzeko eta rolak aldatzeko balio zaio jolas honek.

"Panpin txokoan" momentu horretan behar duen rola hartzen du. Aitaren jokaera, jantzia, hizkuntza har dezake. Bere errealitateko ala fantasiazko mugak jartzen dizkie besteei eta berari ere. Haurtxoa zainduko du eta sarritan berau izango da. Maitasuna, harremanak aurkituko ditu eta abar.

Sinbolizazio-prozesu hau hizkuntzaren aurrerapenetan datza. Hizkuntzak beste lagunekiko akordioak ahalbideratzen ditu. Helburu komunak, rolak, jolasen arauak umeak onartzen dituela esan nahi du kolaborazio honek.


Eraikuntza jolasa

Lotu beharreko piezak dituzten jolasak, muntaia jolasak eta antzekoak sartzen dira multzo honetan. Jolas mota hau eraikitzeko helburuarekin egiten da eta eraikuntza hori koordinatutako hainbat mugimendu eta ekintzen bidez lortzen da.

Jolas kooperatiboak

Jolas mota hauetan denek parte hartzen dute, ez dago inor soberan eta ez du inorrek galtzen.

Gainera, jolastearen gozamenagatik parte hartzen dute, eta ondorioz, gehiago gozatzen dute galtzearen mehatsua eta tristura desagertzen direlako.

Bestalde, jolasa taldeko ekintza bezala jasotzen dute. Guztien helburua lortzeko elkarlana egiten dute, beraien trebetasun ezberdinak erabili eta beraien ahaleginak elkartzen dituzte. 











No hay comentarios:

Publicar un comentario