EZAGUTZA JOLASAK



ILARAK EGINEZ


Hainbat taldetan banatuko dira eta talde bakoitzak ilara bat sortuko du. Orduan, begiraleak ezaugarri bat esango du (adina: handitik txikira) eta horren arabera antolatu beharko dira ilaran. Zailtasun gisa, ilararen inguruan limiteak jartzea daude, horrela gehiago kostatuko zaie tokiz aldatzea.



GLOBO EZAGUTZA



Haur bakoitzak globo bat hartuko du eta bertan bere izena idatziko du. Hau eta gero, musika jarri eta haur guztiak globoak goraka botako dituzte denak nahasiz. Musika geratzean, globo ezberdin bat hartu beharko dute. Bertan norena den ikusiko dute eta gero, begiraleak galdera bat botako du, adibidez, zer janari duen gustukoen. Orduan pertsona honek globoaren jabea denaren erantzuna idatzi beharko du.


NOR DA?

Pertsona bakoitzak orri batean galdera batzuk erantzungo ditu, beti ere pertsona hori ezagutzeko modukoak, hala nola.
- Aktore gustukoena
- Hobbya
- Musika taldea
-....
Ondoren, orri guztiak bildu eta bakoitzari  orri ezberdin bat emango zaio. Honek asmatu egin beharko du nor den.

ESKUTITZ BAT DAUKAT ZURETZAT


Taldea borobilean jartzen da eserita. Honekin batera erdian pertsona bat geratzen da. Erdian geratzen den pertsonak norbaitengana jo behar du esanez eskutitz bat iritsi da. Orduan eserita dagoen pertsona horrek galdetuko dio erdian dagoenari ea norentzat den eskutitza. Honekin batera, erdian dagoenak pertsona horrekiko ezaugarri bat esango du, adibidez, galtza motzak dituzten guztientzat. Hau horrela, galtza motzak dituzten guztiak lekuz aldatu beharko dute eta erdian dagoenak leku bat harrapatu beharko du. Lekurik gabe gelditzen dena erdian jarriko da. Jarraian berriro hasiko ginateke berdina egiten.

AMAIA ARRAINA

Denak borobilean jarriko gara eta bat erdian geratuko da. Honek pertsona baten izena esango du eta izen horren inizialarekin hasten den animali baten izena. Orduan, honen izena esan duen pertsona bera arrapatzera joango da. Honek salbatzeko beste baten izena eta animalia esan beharko du.

PISTOLEROAK

Haur guztiak borobil batean jarriko dira eta bat erdian. Erdikoak borobileko partaide baten izena esaten du.  Pistoleroak aukeratuta pertsona makurtu egin beharko du. Orduan partaide honen eskuinaldekoak ezkerraldekoaren izena esan behar du, eta alderantziz. Beranduen esaten duena erdira joango da.

ZEIN DA GEZURRA?

Pertsona batek berari gertatutako hiru gertaera bitxi esango ditu eta horietako bat gezurra izango da. Besteek zein den gezurra asmatu egin beharko dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario